Urte guziz, herriko bestak uztaileko azken asteburuan iragaten dira, 3 egunez. Herritarrak eta inguruko herrietako jendeak biltzen
dira, kirolaren (seiko futbol txapelketa, 30 talderekin), kulturaren (dantza, kantu, ikusgarri...) eta besta-apairuen (550 jende biltzen dituen zikiroa, 250 biltzen dituen aingira-apairua)
inguruan. Herritarrendako hirugarren eguna hainbat jardueraren inguruan antolatzen da: oinezko ibilaldia, birla eta mus txapelketak eta bazkari/afariak.
Urrian ere, apairu bat antolatzen da, birla eta mus txapelketekin, herritarrentzat.